Gizartea -
Ciudad Lineal
Ustezko pederastaren defentsak sekretuen zabaltzea salatu du
Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarrari atxilotuaren aurrekari judizialak azaleratzea leporatu dio.
Erredakzioa
Ciudad Linealeko (Madril) ustezko pederastaren defentsak idatzi bat aurkeztu dio epaileari Jorge Fernandez Diaz Barne ministro espainiarra iker dezan sekretuen zabaltzeagatik.
Idatzi hori gaur aurkeztu du Madrilgo 10. Instrukzio epaitegian, auzia ikertzen ari den auzitegian, eta horrekin batera espetxeratzeko agindua atzera botatzeko eskatu du.
Hori horrela, Fernandez Diaz galdekatzeko eskatu du, informazio konfidentziala zabaltzeagatik, atxilotuaren aurrekari penalak tarteko.
Ortizen defentsaren arabera, ministroak aurreko asteazkenean jakinarazi zuen informazio hori, atxiloketaren berri emateko prentsaurrekoan.