Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
22 urteko kartzela-zigorra, Amagoia Elezkanoren hiltzaileari
Herri epaimahaiak 27 urteko gaztearen hilketaren errudun jo zuen aurreko astean.
Erredakzioa
Arabako Probintzia Auzitegiak 22 urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Francisco Javier M.N.ri, 2013ko maiatzaren 23an Laudion (Araba) Amagoia Elezkano 27 urteko bikotekidea labankadaz hil zuen gizonari.
Auzitegiaren arabera, hilketa azpikeriaz eta ankerkeriaz egin zuen, eta izatezko bikote izatea larrigarri bezala hartu du, eta hilketaren aitortza, aringarri gisa.
Gaur kaleratutako ebazpena herri epaimahaiak aurreko astean erabakitakoan oinarritzen da. Izan ere, herri epaimahaiak Orozkoko gaztearen hilketaren errudun jo zuen akusatua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea