Gizartea -
Iruzurrak
Ehunka mila euroko iruzurra egin duen sare bat desegin du Ertzaintzak
Sareak soldata-orriak faltsutzen zituen, ibilgailuak finatziazioen bidez erosteko. 7 pertsona atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Ertzaintzak ehunka mila euroko iruzurra egin duen sare bat desegin du. Hain zuzen ere, soldata-orriak faltsutzen zituen sareak, ibilgailuak eta goi-mailako teknologia produktuak finantzazioen bidez erosteko, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ikerketa duela zortzi hilabete hasi zuten, eta, tarte horretan, Ertzaintzak zazpi pertsona atxilotu ditu, eta 11 inputatu.
Segurtasun Sailaren arabera, sareak egoera ekonomiko kaskarrean dauden pertsonak atzematen zituen jantoki sozialetan, aterpeetan edo eraikin okupatuetan, diru truke euren datu pertsonak eman ditzaten.
Datu horiek eskuan, sareko kideek soldata-orri faltsuak sortzen zituzten, eta, horiekin, hainbat erosketa egiten zituzten, finantzazioa erabilita.
Taldea 2005. urtean sortu zen, eta ehunka mila euroko iruzurra egin du harrezkero EAEn, Nafarroan, Burgosen, Errioxan eta Kantabrian.