Gizartea -
Gertakaria
Hiru graduko lurrikara izan da Irurtzun inguruan
Lurrikararen erdigunea Eritzen atzeman dute. Ez da kalte materialik izan, eta ez da inor zauritu.
Erredakzioa
Richter eskalan hiru graduko indarra zuen lurrikara izan da Irurtzun (Nafarroa) inguruan, gaur eguerdian. Eritzen izan du erdigunea lurrikarak, Espainiako Geografia Institutuak jakitera eman duenez.
Lurraren dardara 14:00etan izan da, 8 kilometroko sakoneran, eta Huarten ere nabaritu dute.
Foruzaingoak ez du lurrikaraz ohartarazteko deirik jaso. Ez da kalte materialik izan, eta inor ez da zauritu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea