Gizartea -
Ebazpena
1.825 milioi euro ordaintzera zigortu dituzte Afinsaren kudeatzaileak
Albertino de Figueiredo Afinsaren fundatzailea absolbitu egin du, konkurtso legera jo aurretik, aurreko bi urteetan, administratzaile izan ez zelako.
Erredakzioa
Afinsak sortu zuen 1.825 milioi euroko zuloa hartzekodunei ordaintzera zigortu ditu Madrilgo Auzitegiak enpresaren administratzaileak.
Epaileak errudun jo du Afinsa Bienes Tangibles S.A, eta Juan Antonio Cano Cuevas, Carlos de Figueiredko Escriba eta Vicente Martin Peña zigortu ditu.
Dirutza ordaintzeaz gain, hiruak gaitasungabetu ditu hamabost urtez besteen ondareak kudeatzeko, edo beste edozein pertsonaren ordezkari edo administrari izateko, eta ezingo dute kargurik izan merkataritza eta industria enpresetan.
Auzitegiak, era berean, hartzekodun gisa zituzten eskubideak kendu dizkie.
Albertino de Figueiredo Afinsaren fundatzailea absolbitu egin dute, konkurtso legera jo aurretik, aurreko bi urteetan, administratzaile izan ez zelako. Ministerio Fiskala ere absolbitu egin dute, gertatutakoan ardurarik ez duelakoan.