Gizartea -

Liskarra ezkontza batean

Donostiako ezkontza bateko lau gonbidatu, akusatuen aulkira

Bi urte arteko kartzela-zigorrak eta ia 2.000 euroko kalte-ordaina eskatu ditu Fiskaltzak akusatuentzat. Benito Lertxundiren kanta batek eragin zuen liskarra, eta bost lagun zauritu ziren.

Londres Hotelean izan zen liskarra.
Londres Hotela
Londres Hotelean izan zen liskarra.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi urte arteko kartzela-zigorrak eta 50 eta 1.950 euro arteko kalte-ordainak. Horiexek 2012an liskarrean bukatu zuen ezkontzako lau gonbidaturentzat Gipuzkoako Lurralde Fiskaltzak eskatutako zigorrak.

Ezkontza hartan egon ziren lau gonbidatu deklaratzera deitu ditu Fiskaltzak, tartean liskarra eragin zuen Benito Lertxundiren kanta ipini zuen DJa. Diario Vasco egunkariak jakinarazi duenez, Ministerio Publikoak bi urteko kartzela-zigorra eskatu du bi akusatuentzat, liskarra geldiarazten joan ziren ertzainei eraso egin zietela argudiatuta. DJarentzat eta beste gonbidatu batentzat, bestalde, urte eta erdiko espetxe zigorra galdegin du, gonbidatu bat kolpatzeagatik.

Espetxe-zigorrez gain, kalte-ordaina ere eskatu du fiskalak, bost laguni lesioak eragiteagatik. 250 eta 1.950 euro artekoak dira eskatutako diru-kopuruak.

Gertakaria 2012ko urriaren 27tik 28ra doan gauean jazo zen. DJak Benito Lertxundiren abesti bat ipini zuen, eta, horren ondorioz, gonbidatuetako batzuk elkarrekin eztabaidan hasi ziren. Senargaiaren familia espainiarra zen eta andregaiarena, berriz, ezker abertzalekoa. Eztabaidan aritzetik elkar jotzera pasatu ziren gonbidatuetako batzuk, eta bost lagun zauritu ziren, tartean bi ertzain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea