Gizartea -

Istripuak Nafarroan

Lau lagun hil dira Lodosan eta Sorladan izandako istripuetan

Sorladan auto batek eta kamioi batek elkar jo dute; kolpearen ostean bi ibilgailuek su hartu dute. Hiru pertsona hil dira ezbeharrean.

Sorladako istripua. Argazkia: EiTB
Sorladako istripua. Argazkia: EiTB
Sorladako istripua. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona hil dira arratsaldean, NA-129 errepidean, Sorladan, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Bi ibilgailuk talka egin dute eta auto bateko 20 urteko gidaria, haren amona eta izeba hil dira ezbeharrean. Laudio-Tarazona ibilbidea egiten ari ziren.

Autoak kamioi baten aurka talka egin du errepideko 10 kilometroan, baina istripuaren arrazoiak ikertzen ari dira.

Bestalde, 44 urteko emakume bat hil da arratsalde honetan Lodosan izan den istripuan. Kopilotu zihoan ibilgailua errepidetik atera da eta segurtasun hesia jo du. Gidaria, berriz, onik atera da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Lodosa