Gizartea -
Polizia operazioa
Antolatutako lapur-talde baten kontrako polizia-operazioa, Gasteizen
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, etxebizitzetan lapurretak egiten espezialdutako talde bat da. Oraingoz, 11 lagun atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Etxebizitzetan lapurretak egiten espezialdutako talde bat desegiteko operazioa jarri du martxan, gaur, Ertzaintzak, Gasteizen. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, antolatutako talde bat da, jatorriz Europa ekialdekoa. Oraingoz, 11 pertsona atxilotu dituzte. Hainbat etxebizitza ere, miatu dituzte.
Arabako Ikerketa Kriminalerako Zerbitzuak zabaldu zuen ikerketa uda hasieran. Operazioaren arduradunen hitzetan, gaur atxilotutakoek eta talde bereko gainerakoek dozenaka lapurreta egin dituzte azken urtebetean EAEko hainbat udalerritan.
Atxilotutakoak Gasteizko polizia-etxean daude eta epailearen aurrera eramango dituzte ondorengo orduotan.