Gizartea -
Epaia
Bizkaiko abokatua hiltzearen errudun jo dute akusatuetako bat
Bizkaiko abokatua kolpatuta hil zen. Lehenik, aitzur batekin kolpatu zuten eta, ondoren, aizkora batekin.
Erredakzioa
Zinpeko epaimahai batek Bizkaiko abokatua hiltzearen errudun jo du Doroteo B.; ez, ordea, haren anaia, Jose Angel. Epaimahaiak nahita kaltea eragin izana egotzi die biei, probak ezkutatzeko asmoz hildakoaren autoari su emateagatik.
Bi anaiak behin-behineko espetxealdian zeuden 2012ko martxoaren 12tik. Epaiaren ondotik, epaileak ahoz erabaki du errugabetzat jo duten anaia aske uztea eta gaur bertan utziko du espetxea, behin izapidetza administratiboak beteta.
Epaimahaiak nahita kaltea eragin izana egotzi die bi anaiei, biktimaren autoari su emateagatik. Fiskaltzak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du eta akusazio partikularrak bi urteko zigorra.
Epaimahaiaren bozeramaileak irakurri du epaia. Bi anaiak abokatua hiltzea egotzita eseri ziren akusatuen aulkian. Bizkaiko abokatua kolpatuta hil zen. Lehenik, aitzur batekin kolpatu zuten eta, ondoren, aizkora batekin.
Epaiaren arabera, Jose Javier Ezquerra abokatu bizkaitarren gorpua bi akusatuek ezkutatu zuten Burgosko haitzulo batean. Haitzulo horretarako bidea zaila denez, epaimahaiak uste du hilotza bertara ezin izan zuela pertsona bakarrak eraman.