Gizartea -

Heriotza

Oscar de la Renta izarren diseinatzailea hil da

2006. urtean, minbizia atzeman zioten De la Rentari, eta gaixotasun horren aurka borrokan aritu da ordutik.

Oscar de la Renta hil da mibiziak jota , 82 urtekin

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar de la Renta diseinatzailea hil da bart, 82 urte zituela, Connecticut estatuan (AEB) zeukan etxean. Minbiziaren aurka hainbat urtez borrokatu ondoren hil da, New York Times egunkariaren arabera.

Oraindik ez dituzte De la Rentaren heriotzaren eta hiletaren nondik norakoak zehaztu. 2006. urtetik, minbiziaren aurka borrokan aritu da Oscar de la Renta.

New Yorkeko Modaren Astean izan zen diseinatzailea irailaren 9an; publikoki azkenekoz agertu zen egun horretan, baina, aste batzuk geroago, George Clooney aktorearen ezkontza zela eta, De la Rentari buruz asko hitz egin zen mundu osoko hedabideetan: Amal Alamuddin ezkongaiaren jantzia berak egin zuen.

Besteak beste, Sarah Jessica Parkerrek eta Penelope Cruzek eraman dituzte Oscar de la Rentaren jantziak, baita Michelle Obama eta Hillary Clinton lehen damek ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Moda albisteak