Gizartea -

Epaia

Oscar Pistoriusi bost urteko espetxe-zigorra ezarri dio epaileak

Epaileak bost urteko espetxe-zigorra ezarri dio atleta ezagunari. Iaz, bere neska-laguna tiroz hil zuen.

Bost urteko espetxe zigorra Pistoriusi, andregaia hiltzeagatik

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak bost urteko espetxe-zigorra ezarri dio Oscar Pistorius atletari, iaz bere neska-laguna, Reeva Steenkamp modeloa, tiroz hiltzea egotzita.

Thokozile Masipa Pretoriako Auzitegi Goreneko epaileak irakurri du Pistorius auziko ebazpena. Atletak iazko otsailean hil zuen bikotekidea.

Delituaren "larritasuna" ikusita eta emakumezkoa lapur batekin nahastu ondoren tiroz hiltzeagatik zigortu du epaileak Pistorius.

"Zigorrik gabeko epai batek gizarteari mezu okerra bidaliko lioke, baina zigor luzea ere ez litzateke egokia izango", azaldu du.

Kartzelan da jada

Epaiaren berri eman eta bi ordura, Kgosi Mampuru kartzelara (Pretoria) eraman dute Pistorius, eta han beteko du zigorra. Espetxeko arduradunek jakinarazi dutenez, gela batean bakarrik egongo da atleta, ezindu fisikoa delako.

Fiskaltzak hamar urteko espetxe-zigorra eskatu zuen Pistoriusentzat; Defentsak, berriz, gizartearentzat lanak egitea eta hiru urtez etxean egoteko beharra.

Pistorius epaia

Pistorius, Auzitegira sartu baino lehen. Argazkia: EFE.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea