Gizartea -

Prostituzioa

Bilbon aritzen zen prostituzio sare bat desegin dute

Hamar pertsona atxilotu dituzte Madrilen, Burgosen eta Eivissan, eta lau biktima askatu Bilbon, Burgosen eta Malagan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Nigeriako 10 pertsona atxilotu ditu, Bilbon eta beste hainbat hiritan herrialde horretako emakumeak prostituziora behartzea egotzita. Gainera, lau biktima askatu dituzte.

Cristina Cifuentes Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak eta poliziaburu batek prentsaurrekoa eskaini dute, operazioaren berri emateko.

Hain zuzen ere, 8 atxiloketa Madrilen egin dituzte, eta bana Burgosen eta Eivissan. Biktimak Bilbon, Burgosen eta Malagan askatu dituzte.

Emakumeak Nigerian engainatzen zituzten, eta hemen zeudenean prostituziora behartzen zituzten, mehatxu eginda.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea