Gizartea -

Transplanteak

Euskadi, organo-emaile aktiboenak dituen erkidegoa

Estatuko Transplanteen Erakundeak euskal autonomia erkidegoa saritu du, 2000 urteaz geroztik milioi bat biztanleko 40 organo-emaile baino gehiago dituelako.

Jon Darpon Osasun sailburua izan da Madrileko ekitaldian. EFE
Jon Darpon Osasun sailburua izan da Madrileko ekitaldian.
Jon Darpon Osasun sailburua izan da Madrileko ekitaldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik Estatuko Transplanteen Erakundearen saria jaso du gaur Madrilen, organo-emaile aktiboenak dituen erkidegoa izateagatik; izan ere, 2000 urteaz geroztik, milioi bat biztanleko 40 organo-emaile baino gehiago ditu euskal autonomia erkidegoak.

Jon Darpon Osasun sailburuak jaso du golardoa, aipatu erakundea duela 25 urte sortu zela ospatzeko Madrilen egindako ekitaldian.

Darponek esan duenez, Euskadi “aitzindaria” eta “eredugarria” izan zen Estatuko Transplanteen Erakundearen ereduaren “diseinuan eta abiapuntuan”.

2000tik, organoak emateko 1.375 prozesu izan dira EAEn, eta, ondorioz, 3.095 transplante egin ahal izan dira.

Horrez gain, hildako pertsonen senideek haien organoak emateko baimena eman dute kasuen % 90ean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea