Gizartea -
25 orduko igandea
Neguko ordutegia igandean hasiko dugu: 3:00etan 2:00ak izango dira
Europar Batasuneko herrialde guztiak daude behartuta ordu aldaketa egitera energia kontsumoa % 5 murrizteko.
Erredakzioa
Igande goizaldean ordubete atzeratuko dira ordulariak eta 03:00etan 02:00ak izango dira, udako ordutegiari amaiera eman eta negukoan sartzeko.
Europar Batasuneko herrialde guztiak daude behartuta ordu aldaketa egitera energia kontsumoa % 5 murrizteko.
Industria Ministerioaren arabera, martxotik urrira, udako ordutegia indarrean egon denean, Espainiako argiztapenean % 5 aurreztu da, 300 milioi euro inguru.
Kopuru horretatik, 90 milioi etxebizitzei dagokie, eta gainerakoa bigarren eta hirugarren sektoreko enpresen eraikinetako aurrezpenari.