Gizartea -
Sutea Bilbon
Abandoko metro-geltokian sutea izan da, eskailera mekanikoetan
Sua 11:15ean piztu da, eskailera mekanikoetan, txinparta baten ondorioz.
Erredakzioa
Bilbon, Abandoko metro-geltokian, sutea izan da gaur goizean, eta suhitzaileek itzali behar izan dute. Ez da inor zauritu, Ertzaintzak eitb.eus-i jakitera eman dionez.
Sua 11:15ean piztu da, eskailera mekanikoetan, baina oraindik ez dakite seguru zerk eragin duen. Antza, txinparta batek piztu du, eta keak berehala hartu du geltoki osoa. Bertan zegoen lekuko batek adierazi du sua amatatzeko itzalgailuek ez dutela funtzionatu.
Abandoko geltokian bat egiten dute Iparreko geltokira trenez datozenak eta metroan irteera hori erabiltzen dutenak, eta bidaiari guztiak atera dituzte bertatik.
Ke handia izan da metroko geltokiaren kanpoaldean, Abandoko tren-geltokian, baina ez da kalte pertsonalik izan.