Gizartea -

Lan istripua

Nekazari bat hil da Gasteizen, uzta biltzeko makinak harrapatuta

Ezbeharra 17:15ak aldera gertatu da, A-3302 errepidetik gertu dagoen lursail batean, Mendoza eta Tresponde artean.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

85 urteko nekazari bat hil da igande honetan Gasteizen, uzta biltzeko makinak harrapatuta.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ezbeharra 17:00ak aldera gertatu da A-3302 errepidetik gertu dagoen lursail batean, Mendoza eta Tresponde artean.

Antza denez, ezbeharra gertatu den unean erremolatxa biltzen ari zen gizona, eta makinaren kolpearen eraginez, tokian bertan hil da. Poliziak ikerketa abiatu du istripua zerk eragin duen argitzeko.

Gorpua Gasteizko Institutu Anatomiko Forentsera eraman dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak