Gizartea -
Ebola
Afrikan Espainian baino hobeto jarduten dutela salatu dute erizainek
Erizaintzako Kontseilu Nagusiak azaldu duenez, Senegalen, esaterako, osasun-langileek laguntza eskatu dutenean, “berehala” lagundu diete eta “lehiakortasuna hobetu dute”
Erredakzioa
Maximo Gonzalez Erizaintzako Kontseilu Nagusiko presidenteak ziurtatu duenez, ebola zabalduta dagoen Afrikako zenbait herrialdetan, Espainiak baino baliabide gutxiago izanda, prebentzioan, arreta-protokoloetan eta osasun-langileen hezkuntzan neurri egokiagoak aplikatzen dituzte.
Horixe esan du Madrilen egunotan egiten ari diren Ebolaren kontrako Erizaintzako Nazioarteko Goi Bileran.
Horren ildotik, Gonzalezek azaldu duenez, Senegalen, esaterako, osasun-langileek laguntza eskatu dutenean “berehala” lagundu diete, eta “lehiakortasuna hobetu dute”.
Gainera, Maximo Gonzalezek onartu du beste herrialde batzuetako langile askok Espainian ebolaren kontra egiten duten kudeaketarekin “ezusteko negatibo handia” hartu dutela.
Erizaintzako jardunaldietan esan dutenez, ebolak kutsatutako pertsonak artatzen dituzten langileen % 95 inguru erizainak dira.