Gizartea -
Gasteizen
Garabi bat erabili dute balkoi batean ezkutatutako lapurra atxilotzeko
Gasteizen, Zaramaga auzoan, lapurretan ari ziren bi gizonezko ezustean hartu zituzten. Lapurretako bat etxebizitzako balkoian ezkutatu zen.
Erredakzioa
Suhiltzaileen kamioi bat erabili behar izan du Gasteizko Udaltzaingoak etxebizitza baten barruan ustez lapurretan ari zen gizonezko bat atxilotzeko. Atxiloketa egiteko, arnes bereziak jantzi behar izan dituzte lau udaltzainek.
Gertaera astelehenean jazo zen, Zaramaga auzoan. Poliziak bi lagun ezustean harrapatu zituen, etxebizitza baten barruan ustez lapurretan ari zirenean, Gasteizko Udalaren arabera.
Lapurretako bat etxebizitzara balkoitik sartu zen eta poliziei handik ez zela aterako esan zien. Udaltzainek ez zuten balkoira sartzea lortu eta ez zituzten etxebizitzaren jabeak aurkitu. Hortaz, suhiltzaileei suteetan erabiltzen duten kamioi-garabi bat eskatu zieten.
Behin arnesak jantzita, garabiaren eskailera nola erabili azaldu zieten suhiltzaileek agenteei. Azkenean, bi udaltzain etxebizitzara sartu ziren eta lapurra atxilotzea lortu zuten.