Gizartea -

LOMCE

Hezkuntza Saila dekretuaren zirriborroa eragileei aurkezten hasi da

Zirriborroak "ebaluatzeko eredu propioa" eraikitzearen alde egin du, euskara "ardatz" hartuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza Oinarrizko Hezkuntzaren dekretuaren zirriborroa eragileei aurkezten hasi da gaur.

Zirriborro horretan, "ebaluatzeko eredu propioa" eraikitzearen alde egin du, euskara "ardatz" hartuta. Izan ere, egun EAEn dauden bi hizkuntza ofizialen arteko desoreka gainditzea izango omen du helburu dekretuak.

LOMCEk "kurrikulumaren kontzeptua aldatzen" duela eta "Estatuaren eta erkidegoen arteko eskumen banaketa berria" ezartzen duela dio zirriborroak, eta premisa horretan oinarritu dira testua idazteko.

Euskaraz gain, hezkuntza erreformaren aplikazioaren inguruan eztabaida handia sortu duen beste gaia rebalidarena da, lehen hezkuntzan eta DBHn egingo liratekeenak.

Horren harira, ELAk Eusko Jaurlaritzaren zirriborroa kritikatu du, proba horien alternatibarik proposatzen ez duelako, eta horrek rebalida egongo dela iradokitzen duelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea