Gizartea -
RTVE
'La Razón' egunkariko Iritzi arloko burua, TVEko albistegien zuzendari
Jose Antonio Alvarez Gundinek Julio Somoanoren lekua hartuko du.
Erredakzioa
Jose Antonio Alvarez Gundin, La Razón egunkari eskuindarraren Iritzi arloko burua, izango da TVEko albistegietako zuzendaria, Julio Somoanoren ordez.
Jose Antonio Sanchez RTVEko presidenteak Administrazio Kontseiluari eman dio izendapen horren berri, karguaz jabetu zenetik egin duen lehen bileran.
Somoano 2012. urteko ekainaren 29an izendatu zuten TVEko albistegietako buru, Leopoldo Gonzalez Echenique RTVEko orduko presidenteak erabakita.