Gizartea -

Gertaera

Gizon bat hil da Sopelan, hondartzarako bidezidor batetik erorita

Adineko gizona Barinatxe hondartzara daraman bidean erori da, 60 metroko altueran.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko 88 urteko gizon bat hil da ostiral honetan Sopelako Barinatxe, 'La Salvaje bezala ezaguna', hondartzara daraman bidezididor batean erori eta gero, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Itsaslabarren artetik doan bidean erori da gizonezkoa, 60 metro inguruko altueratik. Eguerdiko ordu biak eta hogeita bost aldera pertsona batek larrialdi zerbitzuei dei egin die eta gizonezko bat erorita zegoela adierazi die.

Bertaratu diren Ertzaintzaren erreskate taldeek aitonaren heriotza baieztatu dute eta gorpua erreskatatzeko lanak hasi dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sopela