Gizartea -
Gertaera
Ehiztari bat hil da Oñatin, basurdetan ari zela
Hildakoa 48 urteko Oñatiko bizilagun bat da. Beste hamar lagunekin batera ari zen basurdetan, Lezesarri auzoan.
Erredakzioa
48 urteko gizon bat hil da Oñatin, ustekabean tiro bat jasota. Oñatiko bizilaguna basurdetan ari zela gertatu da istripua, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Ezbeharra 14:20 inguruan izan da. Larrialdi zerbitzuek abisua jaso dute Oñatiko Lezesarri auzoan ehiztari bat hil dela eta.
Ehiztariek Gipuzkoako Aldundiaren baimenak zituzten basurdetan aritzeko.
Guztira, hamaika lagun ari ziren ehizaldian, eta tiro batek gizona harrapatu du. Lurrean jo du balak, errebotatu, eta gizona buruan jo du.
Ertzaintza gertaera izan den lekura joan da, eta ikerketa hasi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea