Gizartea -
Gertakaria
Sute txiki bat itzali dute Santutxuko Maristak ikastetxean
07:20 aldera piztu da sua ikastetxeko gela batean. Sua nola piztu den ikertzen ari dira. Ez da inor zauritu.
Erredakzioa
Sute txiki bat piztu da Bilbon, Santutxu auzoko El Salvador-Maristak ikastetxean. Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 07:20 aldera piztu da sua, plastika gelan. Ordu horretan eskolak hasi gabe zeudenez, gela hutsik zegoen eta ez da inor zauritu.
Kea inguruko geletara zabaldu den arren, kalteak ez dira handiak izan. Sua nola eta zergatik piztu den ez dute jakitera eman.
Bilboko suhiltzaileak bertaratu direnerako, ikastetxeko mantentze-lanen arduradunek sua itzalita zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea