Gizartea -
Madril
Hiru lagun zauritu dira Espainiako Bankuan izandako deflagrazio batean
Horietako bik erredura larriak izan dituzte, eraikineko teilatuan lanean ari ziren hiru langile dira zaurituak. Oraindik ez dakite zergatik gertatu den istripua.
Erredakzioa
Hiru lagun zauritu dira lan istripuan Espainiako Bankuaren eraikinean izandako deflagrazio batean, eta horietako bik erredura larriak izan ditutzte, Madrilgo Larrialdietako zerbitzuak Europa Press albiste agentziari informatu dionez.
Hirurak Espainiako Bankuaren eraikin nagusiko teilatuan ari ziren lanean eta, oraindik argitu gabeko arrazoiak direla eta, deflagrazio bat eta sute txiki bat izan dira.
Ondorioz, hiru lagun zauritu dira, horietarik bi larri eta besteak zauri arinak izan ditu. Samurrek eraikinaren barruan artatu ditu.
Madrilgo Udaleko suhiltzaileak ere lanean ari dira, itzaltze lanetan, eta, badaezpadako neurri gisa, eraikina husten ari dira.