Gizartea -
Abisu horia
Olatu handiek kostaldea astinduko dute asteartean eta asteazkenean
3,5 metroko olatuak izango dira astearte honetan. Gainera, marea biziak izango dira, batez ere arratsaldean eta itsasgoran, 14:35ean. 4,5 metroko olatuak izan daitezke ordu horretan.
Erredakzioa
4,5 metro arteko olatuak espero dira euskal kostaldean, astearte honetan eta asteazkenean, Segurtasun Sailak ohartarazi duenez.
3,5 metroko altuera gaindituko dute olatuek astearte honetan, eta Eusko Jaurlaritzak abisu horia ezarri du arriskua dela eta.
Gainera, marea biziak izango dira, batez ere arratsaldean eta itsasgoran, 14:35ean. 4,5 metroko olatuak izan daitezke ordu horretan.
Egoera berdina errepikatu da asteazkenean; izan ere, itsasgoran, 15:20ean, 4,5 metroko olatuak izan daitezke.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea