Gizartea -

Denboralea

Abisu horia Bizkaian eta Gipuzkoan, olatuengatik eta euriagatik

4,5 metrorainoko olatuak espero dira. Horrez gain, ordubetean metro koadroko 15 litro ur pila daitezke.

Ordubetean metro koadroko 15 litro pila daitezke. EFE
Euria
Euria, olatu handiak eta elurra Euskal Herrian

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du Bizkaian eta Gipuzkoan, olatu handiengatik eta prezipitazio handi eta iraunkorrengatik. Abisua asteazkeneko 12:00ak arte egongo da indarrean.

Euskalmeten arabera, zaparrada txiki-ertainak botako ditu, ugariagoak eta iraunkorragoak kostaldean. Hala, 24 orduan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezke. Trumoi-ekaitzak eta txingorra botatzeko probabilitatea ere handia da. Horrez gain, prezipitazio handien abisuari dagokionez, ordubetean metro koadroko 15 litro baino gehiago pilatzeko probabilitatea handia dela ohartarazi du meteorologia agentziak.

Itsasoan ere, ez da giro izango. 3,5 metroko altuera gaindituko dute olatuek astearte honetan. Gainera, marea biziak izango dira, batez ere arratsaldean. Itsasgoran, 14:35ean, 4,5 metroko olatuak izan daitezke. Asteazkenean ere berdintsu egongo da, eta itsasgoran, 15:20an, bezperan izan diren tamainako olatuak espero dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak albisteak Eguraldia Bilbao Ekaitzak gaur