Gizartea -

Matxura baten ondorioz

Donostiako saihesbidea itxi dute, autobus batek su hartu ondoren

Bidaiariak berehala atera dira ibilgailutik eta ez da inor zauritu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurraldebuseko ibilgailu batek su hartu du gaur eguerdian eta, ondorioz, Donostiako saihesbidea itxi behar izan dute Intxaurrondon, Errenteriarako noranzkoan. Ez da inor zauritu, suhiltzaileek eta Segurtasun Sailak jakitera eman dutenez.

Sua 12:15ean piztu da, ibilgailuan izan den matxura baten ondorioz, eta suhiltzaileek itzali behar izan dute.

Autobusean zihoazen bidaiariak berehala atera dira ibilgailutik eta ez da inor zauritu.

Sutea dela eta, GI-20 errepidea itxi behar izan dute, eta, ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Suteak albisteak