Gizartea -

Urumea bideratzeko obrak

Martutenen uholderik ez gertatzeko lanak hasiko dituzte 2015ean

Lanak urteko lehen hiruhilabetekoan hastea espero du Eusko Jaurlaritzak. Proiektuaren lehen faseko obrei lizitazioa eman diete. Martuteneko zubitik gora dagoen tartea konponduko dute lanek.

Ana Oregi Ingurumen sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Ana Oregi Ingurumen sailburua. Artxiboko irudia: EFE
Ana Oregi Ingurumen sailburua. Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumea ibaia bideratzeko lanak hasteko lizitazioaren berri eman du Eusko Jaurlaritzak. Donostiako Martutene auzoan uholdeen arriskua murrizteko obrak izango dira. Lanak urteko lehen hiruhilabetekoan hastea espero du Exekutiboak.

Ana Oregi Ingurumen sailburuak gaur prentsaurrekoan, Donostian, jakitera eman duenez, aurreneko fasea argitaratu zuen Europar Batasuneko Aldizkariak iragan ostiralean. Eusko Jaurlaritzak, URA ur agentziaren bidez, proiektua aurrera eramango du 34 milioi euroko aurrekontu batekin.

Obren lizitazioarekin pozik agertu da Oregi, URAko arduradunekin batera. Izaera “sozialeko” proiektu bat “behin betiko martxan” jarriko dutela goraipatu du sailburuak; izan ere, “bizilagunen segurtasuna eta bizi-kalitatea hobetuko du”.

Proiektuaren lehen faseko obrei lizitazioa eman diete. Martuteneko zubitik gora dagoen tartea atonduko dute lanek, eta 24 milioi euroko aurrekontua dute. Lanak bi urte eta erdiren buruan bukatu beharko dituzte. Obretako bigarren fasea bukatzeko beste urtebete beharko dute, eta baita 10 milioi euroko aurrekontua ere. Uretan behera doan tartea konponduko dute bigarren fasean, Gi-131 errepideko Lugañene zubira arte doan tartea, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak