Gizartea -
Gertakaria
Derioko eraikin bat jendez hustu dute sute baten ondorioz
Aparkalekuan zegoen auto batek su hartu du, eta eraikineko bulegoetako langileak atera behar izan dituzte, ketza handia zela eta.
Erredakzioa
Auto batek su hartu du Derioko (Bizkaia) Arteaga eraikineko lur azpiko aparkalekuan, eta eraikina jendez hustu behar izan dute ketzaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Aipatu iturriaren arabera, sua 07:00ak aldera piztu da Audi A3 baten baterian. Garrek autoaren aurrealdea kiskali dute.
Suteak ketza handia eragin du, eta Arteagako bulegoetako 50 bat langileak kalera atera behar izan dituzte, baina barrura itzuli dira 08:45erako.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea