Gizartea -
Zirkulazio istripua
Pertsona bat hil da Aulestin, furgonetarekin Lea ibaira erorita
Ezbeharra BI-3447 errepidean gertatu da, San Anton auzoaren parean, Gizaburuagarako noranzkoan.
Erredakzioa
55 urteko gizonezko bat hil da larunbatean Aulestin (Bizkaia), gidatzen ari zen furgoneta errepidetik atera eta Lea ibaira erorita, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Istripua 16:40an gertatu da, BI-3447 errepidean, San Anton auzoaren parean, Gizaburuagarako noranzkoan.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, ibilgailua bidetik atera, ibaira erori eta irauli egin da. Pertsona batek ibaira jauzi egin du eta ezbeharra izan duen gizona uretatik ateratzea lortu du. Hala ere, istripuaren tokira bertaratu diren osasun langileek ez dute gizonezkoa suspertzea lortu, eta haren heriotza ziurtatu besterik ezin izan dute egin.
Gizonezkoa bakarrik zihoan furgonetan.