Gizartea -
Bilbo
Bi bagoi kiskali dira Abandon izandako sute batean
Sua 05:00ak aldera piztu da, eta 19 ibilgailuri eragin die, baina ez da inor zauritu. Ikerketa abiatu dute gertaeraren nondik norakoak argitzeko.
Erredakzioa
Abandoko geltokian, Bilbon, izandako sute batek erabiltzen ez diren bi bagoi kiskali ditu, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Sua 05:00ak aldera piztu da eta 19 ibilgailuri eragin die, baina ez da inor zauritu.
Agintariek ikerketa abiatu dute gertaeraren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea