Gizartea -
Elizondon
Familia bateko kide guztiak ospitaleratu dituzte gas-isuri batengatik
Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta gas-hornidura eten ondoren, etxebizitza aireztatu dute.
Erredakzioa
Elizondoko familia bateko sei kide Nafarroako Ospitalera eraman dituzte bart, karbono-monoxidoa arnasteagatik, intoxikazioaren sintoma arinak baitzituzten. Sei lagunetatik bi adingabeak ziren, Foru Gobernuak azaldu duenez.
Goizaldean, 01:43an, familia horretako kide batek 112 larrialdi zerbitzuari hots egin dio, gertatutakoaren berri ohartarazteko. Braulio Iriarte kaleko 62. zenbakiko etxebizitza batean jazo da.
Neskato bat neba lurrera erori denean esnatu da. Orduan, hura esnatu du, eta horrek familiako gainerako kideak ohartarazi ditu.
Suhiltzaileak berehala bertaratu dira, eta gas-hornidura eten ondoren, etxebizitza aireztatu dute.