Gizartea -
Gabonetako zozketa
Gabonetako loteriak 2.240 milioi euro banatuko ditu aurten
Aurrenekoz, sariak abenduaren 22an bertan kobratzeko aukera izango dute saridunek. Lehen saria 4 milioi eurokoa izango da serieko.
Erredakzioa
Gabonetako loteriak 2.240 milioi euro banatuko ditu aurten 24 milioi dezimo sarituta. Aurrenekoz, sariak abenduaren 22an bertan kobratu ahal izango dira, 18:00etatik aurrera.
Inmaculada Martinez Espainiako Loteria eta Apustuetarako elkarteko presidenteak aurtengo Gabonetako zozketa eta iragarkia aurkeztu ditu Madrilen.
Berritasun nagusia abenduaren 22an saria kobratzeko aukera izango da. Saridunek ez dute, beraz, hurrengo egunera arte itxaron beharko.
Hau izango da Gabonetako loteriaren iragarkia:
Lehen saria 4 milioi eurokoa izango da serie bakoitzeko. Hortaz, dezimo bakoitzeko 400.000 euro eramango dituzte saridunek. Guztira, saldutako kopuru osoaren % 70 banatuko dute.