Gizartea -

Basauriko kartzelan

Sestaoko tiroketaren ustezko egilea espetxera bidali du epaileak

Dirudienez, susmagarriak Kantabriara ihes egin zuen, baina Barakaldoko epaitegian bere burua entregatu du eguerdian.

Sestao. Artxiboko irudia: EiTB
Sestao. Artxiboko irudia: EiTB
Sestao. Artxiboko irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

49 urteko Sestaoko bizilagun bat Basauriko espetxera bidali du epaileak, iragan igandean pistola batekin bi pertsona zauritzeagatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gertakaria Sestaoko (Bizkaia) taberna batean jazo zen eta atxilotuari hilketa egotzi diote.

Gainera, atxilotua beste hilketa batean inplikatuta egoteagatik preso egon da eta tratu txarren aurrekariak ditu.

Istilua iragan igandean, goizaldean (06:00), gertatu zen. Bi pertsona zauritu eta Gurutzetako (Barakaldo) ospitalera eraman behar izan zituzten.

Ertzaintzak ikerketa martxan jarri zuen. Dirudienez, susmagarriak Kantabriara ihes egin zuen, baina eguerdian Barakaldoko epaitegian bere burua entregatu du. Epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao bideoak