Gizartea -

Ezbeharra

4 pertsona hil eta 7 intoxikatu dira Sevillan izandako bi sutetan

Hildakoak 11 urteko mutiko bat, 86 urteko gizon bat eta 70 urte inguruko senar-emazte batzuk dira.

Sevillako probintzian bi sute izan dira gaur. Argazkia: EFE
Sevillako probintzian bi sute izan dira gaur. Argazkia: EFE
Sevillako probintzian bi sute izan dira gaur. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lau pertsona hil eta beste zazpi pertsona intoxikatu dira gaur Sevilla probintzian piztutako bi sutetan.

Suteetako bat Arahal herrian piztu da, eta 11 urteko mutiko bat eta haren 70 urte inguruko aiton-amonak hil dira bertan. Adingabearen 18 urteko anaia, berriz, zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratu dute.

Sua 07:15ean piztu da etxebizitza bateko egongelan, oraindik argitzeko dauden arrazoiak tarteko.

Agustin Cosako Sevillako Diputazioko Zerbitzu Publikoen zuzendariak eta Jose Luis Lopez Arahal herriko suhiltzaileen buruak emandako datuen arabera, suhiltzaileak etxe barrura sartu direnean 18 urteko gizonezkoa eskaileren ondoan aurkitu dute, konortea galduta, logela batean aitona-amonak zeuden, hilda, eta 11 urteko mutikoa bizirik aurkitu dute, baina ezin izan dute suspertu.

Arahaleko Udalak osoko bilkura deitu du, eta hiru dolu-egun deituko ditu.

Bestalde, Alcala de Guadairako sutean 86 urteko gizon bat hil da, eta bi heldu eta lau haur erreskatatu dituzte. Sutearen eraginez, lau pertsona ospitaleratu dituzte: hiru adingabeko eta heldu bat.

Sua 04:30ean piztu omen da Alcala de los Gazules kaleko etxebizitza batean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak