Gizartea -
Abortuaren Legea
Gallardon: 'Erreforma atzera botatzeko arrazoiek nazka ematen didate'
“Ez zait axola, lobby ekonomiko batek presioa egin izana edo norbaitek hauteskundeetan etekina aterako duela pentsatzea, gutxienekoa da”, azaldu du Justizia ministro ohiak.
Erredakzioa
Abortuaren Legearen erreforma atzera botatzera eraman zuten arrazoiek “nazka” ematen diotela azaldu du Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministro ohiak.
Katolikoak eta Bizitza Publikoa XVI. Kongresuan hitza hartu du ministro ohiak. Ekitaldia San Pablo CEU Unibertsitate Fundazioak eta Propagandisten Elkarte Katolikoak antolatu dute. Kongresua Monteprincipe campusean egiten ari dira ‘Familia beti: erronkak eta itxaropenak’ lelopean. Ostiralean bukatuko da.
“Ez zait axola, lobby ekonomiko batek presioa egin izana edo norbaitek hauteskundeetan etekina aterako duela pentsatzea, gutxienekoa da. Ondorioz, arrazoia hori izan edo beste bat izan, nazka ematen dit, ez zait axola”, esan du Gallardonek.
Gainera, “edozein gizakik bere hurkoen bizitza defendatzeko betebehar morala du eta ezin da beste arrazoirik horren aurretik jarri”, adierazi du ministro ohiak.
Gallardonen hitzetan, “abortua eskubide gisa defendatzen duen” kulturak “abortua metodo antikontzeptibo” bat dela zabaldu du Espainiako eta Europako gazteen artean. Ministro ohiaren esanetan, abortua “metodo antikontzeptibo bezala erabiltzen ari dira”. “Hori ikaragarria da, baina hala da”, azpimarratu du.