Gizartea -

Greenpeacen protesta

Greenpeaceko ekintzaile bat zauritu da ekintza batean, Kanarietan

Gobernuaren arabera, ekologistak petrolio-prospekzioak egiteko itsasontzia abordatzen saiatu dira. Greenpeacek, berriz, Armadak eraso egin diela salatu du.

Greenpeace gobernuz kanpoko erakundearen protesta ekitaldia Kanariar uharteetan. Argazkia: EiTB
Greenpeace gobernuz kanpoko erakundearen protesta ekitaldia Kanariar uharteetan. Argazkia: EiTB
Greenpeaceko ekintzaile bat, zaurituta Kanariar uharteetan

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greenpeaceko ekintzaile bat zauritu da larunbat honetan Kanariar uharteetan, Fuerteventuran eta Lanzaroten egitekoak diren petrolio-prospekzioen kontra egin den protesta ekitaldian.

Ondoren, Armadak eta Grenpeeacek gertaeraren inguruko bertsio ezberdinak eman dituzte.

Gobernuaren arabera, goizeko zazpiak baino lehenago Greenpeaceko hiru ontzi petrolio-prospekzioak egiteko ardura duen 'Rowan Renaissance' ontzira gerturatu dira, hura "abordatzeko asmoz". Ondoren, Armadako bi ontzi tartean jarri dira "abordaia" saihesteko, Gobernuaren arabera. Defentsa Ministerioaren esanetan, ondorengo maniobretan ekintzaile bat uretara erori da eta ontzietako baten helizearen kontra jo du eta zauritu egin da.

Bestalde, Armadak Greenpeacen ontziak "indarkeriaz" atzeman dituela salatu du talde ekologistak. Horien esanetan, protesta baketsua egiteko gerturatu dira 'Rowan Renaissance' ontzira.

Ohar batean salatu duenez, Armadak Greenpeaceko ontziei eraso egin die hainbat alditan, eta, ondorioz, ekintzaile bat uretara erori da. Ondorioz, haustura bat eta zauriak egin ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea