Gizartea -
Sevillako Ospitalean
Albako dukesaren osasun-egoera 'zaila' da, baina ez 'kritikoa'
Albako dukesak 88 urte ditu, eta gastroenteritis baten ondorioz arnasa hartzeko arazoak dituelako eraman dute ospitalera.
Erredakzioa
Cayetana Fitz-James Stuart Albako dukesa Sevillako Sagrado Corazón ospitalera eraman zuten atzo, 21:00etan, haren osasun egoerak okerrera egin ondoren, Europa Press albiste-agentziak jakitera eman duenez.
Albako dukesak 88 urte ditu, eta gastroenteritis baten ondorioz arnasa hartzeko arazoak dituelako eraman zuten ospitalera.
Carlos Martinez de Irujok, Albako dukesaren semeak, bere amak “hobera” egin duela adierazi du, “gau on bat” igaro ondoren.
Datozen orduetan Albako dukesak “hobera” egitea eta Arta Intentsibo Gunetik atzeratzea espero du haren semeak.
Egunean zehar, medikuaren partea zabalduko dute Albako dukesaren semeek.