Gizartea -
Trafikoa
Gizon bat larri zauritu da Larraunen izandako auto-istripu batean
Bi autok elkar jo dute, eta Gipuzkoako noranzkoan zihoan ibilgailuko gidaria larri eraman dute Nafarroako Ospitalera.
Erredakzioa
Bi pertsona zauritu ziren, horietako bat larri dago, bi ibilgailuk bart, 22:30 aldera, Laurraunen izandako istripu batean, Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez.
Bi autoek parez pare egin zuten talka NA-1300 errepideko 16.1 kilometroan, Gipuzkoako mugan.
Gipuzkoako noranzkoan zihoan ibilgailuko gidaria, 77 urteko azpirozdarra, autoan harrapatuta geratu zen eta, ateratzea lortu zutenean, larri eraman zuten Nafarroako Ospitalera.
Beste ibilgailuko gidaria, 54 urteko ezkurratarra, ere Nafarroako Ospitalera eraman zuten, baina horren zauriak arinak omen dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea