Gizartea -

Andaluzia

Zulaketa lanak hasi dituzte ustez Lorcaren hilobia dagoen tokian

600 metro kubo lur mugituko dituzte datozen hiru edo lau egunetan. Lanak goizeko bederatzietan hasi dituzte, 300 metro koadroko esparru batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zulaketa lanak hasi dituzte gaur Federico Garcia Lorca poetaren gorpua ustez hobiratu zuten tokian, Alfacarren (Granada), Andaluziako Gobernuaren hondeatzeko makina bat erabilita.

Javier Navarro koordinatzaileak gaur azaldu duenez, 600 metro kubo lur mugituko dute datozen hiru edo lau egunetan. Lanak goizeko bederatzietan hasi dituzte, 300 metro koadroko esparru batean.

Aurretik, igandean, georradar bat erabili zuten, gune horretan ehorzketak zeudela baieztatzeko.

Atzo, lanak egiteko esparrua hesiz inguratu zuten.

Hondeatzeko makinaren bitartez, georradarrek atzemandako ehorzketara iritsi nahi dute. Ondoren, adituek “eskuz” jarraituko dute euren lana, hobiak dauden ala ez baieztatu ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea