Gizartea -

3.000 pertsonak bozka dezakete

Kontsulta ez loteslea Usansolon, Galdakaotik bereiztea erabakitzeko

Usansolo Herria plataformak antolatutako ekimena da, baina, Bizkaiko Diputazioaren esanetan, “ez dauka balio ez juridikorik ez politikorik”.

Herritarrak, kontsultan parte hartzen. Irudia: EiTB
Herritarrak, kontsultan parte hartzen. Irudia: EiTB
Herritarrak, kontsultan parte hartzen. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru mila pertsona deituta daude bozkatzera gaur, igandea, Usansolon (Bizkaia) egingo duten kontsultan. Usansolo Herria plataformak antolatu du, eta herritarrek Galdakaoko auzoa herri bihurtzea nahi duten bozkatzeko aukera izango dute, Unkina plazan jarriko duten hauteslekuan.

Kontsulta honek, baina, ez du zerikusirik Galdakaoko Udalak 2015. urteko otsailerako antolatu nahi duen "parte-hartze prozesua"rekin.

Gaurko kontsultan, 16 urtetik gorakoek bozkatu ahalko dute, nortasun agiria eta erroldatze agiria erakutsita. Izan ere, Udalak errefusatu egin du antolatzaileei errolda ematea.

"Baliogabea", EAJren aburuz

Unai Rementeria Presidentetza diputatu eta Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramalearen hitzetan, kontsultak “ez dauka balio ez juridikorik ez politikorik” eta Ibon Uribe Galdakaoko alkateak proposatutako “bide-orria” jarraitzeko deia egin du (2015ko otsailean kontsulta egiteko).

“Egitekotan, balioduna izan dadila, ez zaborrera botatzeko. Igandean egingo dutenak ez dauka balio ez juridikorik ez politikorik. Gauzak behar den moduan egin ditzagun, baliodunak izan daitezen”, ziurtatu du.

Bagiraleak

Bestalde, hainbat politikarik eta zuzenbidearen arloko zenbait lagunek osatutako behatzaile talde batek prozesua zainduko du, bermeak dituela egiaztatzeko.

Monica Mena Usansolo Herria plataformako bozeramaile eta Galdakaoko zinegotziak azaldu duenez, igandeko kontsulta legezkoa izango da, ekimen pribatua izango delako.

Gainera, Galdakaoko Udalak egingo duen parte-hartze prozesuari dagokionez, zentzurik ez duela iritzi dio Menak, legeak ez duelako aurreikusten Bizkaian herri gehiago sortzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euskal herriak Galdakao argazkiak Bizkaiko albisteak Zer gertatu da gaur Usansolon?