Gizartea -
Inkesta baten arabera
Irakasleen % 28k gurasoen eta ikasleen 'mehatxuak' pairatzen dituzte
Lautik batek arazoak ditu klaseak emateko, ikasleen “diziplina falta dela medio”, eta % 10ek lanpostua uztea pentsatu dute.
Erredakzioa
Irakasleen % 28k “mehatxuak eta jazarpenak” jasotzen dituzte, Irakasleen Defendatzaileak egindako inkestaren arabera. Eraso horien egileak ikasleak izaten badira ere, guraso batzuek ere mehatxatu egiten dituztela salatu dute irakasleek.
Irakasleen Defendatzailearengana jo zuten iaz 3.345 irakaslek, eta horien % 27k “errespetu faltak” pairatzen dituztela azpimarratu zuten. Irakasleen % 16ren arabera, “mehatxuak eta jazarpenak” sufritzen dituzte euren lanpostuetan.
Lautik batek arazoak ditu klaseak emateko, ikasleen “diziplina falta dela medio”, eta % 10ek lanpostua uztea pentsatu dute.
Nicolas Fernandez Guisado ANPE sindikatuko presidenteak esan du hezkuntza alorrean egindako “murrizketek” eragin “zuzena” izan dutela ikasgeletan, eta “liskarrak” ugaritu egin direla kritikatu dute.