Gizartea -
Ezbeharra
Hiru adingabe hil dira Toledon, auto batek harrapatuta
Halaber, 17 urteko mutil bat oso larri dago ospitalean. Auto gidariak positibo eman du alkoholemia proban.
Erredakzioa
Hiru adingabe hil dira goizaldean Toledon, auto batek harrapatuta. Auto gidariak positibo eman du alkoholemia proban, eta atxilotu egin dute, Espainiako Gobernuak Gaztela Mantxan duen ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Ezbeharra TO-4421 errepidean gertatu da, Noves herriaren parean. Antza denez, parranda egin ostean oinez etxera bueltan zihoazen hildako 12, 14 eta 15 urteko neskatoak, eta horiekin batera zihoan beste mutiko bat oso larri dago ospitalean. Gainera, bosgarren pertsona batek orkatila bihurritu eta zauri arinak ditu.
Auto gidaria, 30 urteko gizonezkoa, arin zauritu da eta alkoholemia proban positibo eman ostean, atxilotu egin dute.
Istripua zerk eragin duen argitzeke dago oraindik.
Toledoko Torrijos herriko 4. instrukzio epaitegiak bermerik gabe kartzelara bidali du auto gidaria, eta behin-behinean arduragabekeria larriagatik homizidioa, arduragabekeriagatik lesio larriak eragitea eta ausarkeriaz gidatzea egotzi dio.