Gizartea -

Trafiko istripuak

Bi auto-istripuk ilara luzeak eragin dituzte Donostiako sarreran

Auto bat irauli da Donostiako saihesbidean, lau ordu arinago bost ibilgailuren arteko istripu batek eragin dituen auto-ilarak amaitu aurretik.

Bi pertsona zauritu dira bost autoren arteko istripuan Donostian

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auto bat irauli da Donostiako saihesbidean, lau ordu arinago bost ibilgailuren arteko istripu batek eragin dituen auto-ilarak amaitu aurretik. Hortaz, Donostiara sartzeko arazoek goiz osoan jarraitu dute.

Segurtasun Sailak ohar batean azaldu duenez, auto bat GI-20 errepidean irauli da, Bilboko noranzkoan, Intxaurrondoko tunelaren irteeran. Istripua goizeko 11:10ean gertatu da.

Ordu laurden bat lehenago, goizeko istripuan talka egin duten autoak errepidetik kendu dituzte. Bigarren istripu horren eraginez, Ertzaintzak GI-20ra sartzeko GI-636 errepidetik dagoen bidea itxi du, eta saihesbideko errei batetik bideratu ditu AP-8tik zetozen autoak.

Bi pertsona zauritu dira GI-20 errepidean, Garbera merkataritza-zentroan, izan den trafiko istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Guztira bost ibilgailuk talka egin dute, eta auto-ilara luzeak izan dira Bilborako noranzkoan.

Istripua 8:19an gertatu da, furgoneta bateko gidariak kontrola galdu eta beste lau autoren aurka talka egin duenean.

Ezbeharraren ondorioz, pertsona bat zauritu da eta bigarren bat ibilgailu baten barruan harrapatuta geratu da, iturrien arabera.

Istripuaren eraginez, auto-ilara luzeak izan dira Bilborako noranzkoan. Goizeko 10:50ean ibilgailuak errepidetik atera dituzte, baina hogei minutu beranduago bigarren istripua jazo da. Ondorioz, Donostiara sartzeko arrazoek jarraitu egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Donostia albisteak