Gizartea -

Zazpi istripu izan dira

Euriak arazo ugari eragin ditu EAEko errepideetan

Ertzaintzak eitb.eus-i azaldutakoaren arabera, zazpi istripu jazo dira egunaren lehenengo orduetan: hiru pertsona zauritu dira eta auto-ilara luzeak izan dira hainbat puntutan.

Max Centerren istripua izan duen ibilgailuetako bat. Argazkia: EiTB
Max Centerren istripua izan duen ibilgailuetako bat.
Goiz korapilatsua euskal errepideetan

IKER GOMEZ / EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arazo ugari izan dira gaur goizean Euskal Autonomia Erkidegoko errepide nagusietan euriaren eraginez. Ertzaintzak eitb.eus-i azaldutakoaren arabera, zazpi istripu jazo dira egunaren lehenengo orduetan: hiru pertsona zauritu dira eta auto-ilara luzeak izan dira hainbat puntutan.

AP-8an, Mendaron, Bilboko noranzkoan, hiru ibilgailuk talka egin dute eta pertsona bat zauritu da. Ondorioz, bi kilometroko auto-ilarak izan dira goizeko lehen orduetan. Ertzaintzak errei bat itxi du.

A-8an, Bilboko Abusu auzoan, ibilgailu bat errepidetik atera eta gidaria zauritu da. Horrez gain, auto-ilara luzeak izan dira istripua izan den puntuan.

Bestalde, BI-636 errepidean, Zallan, bi autok talka egin dute: pertsona bat zauritu da.

A-8an, Retuerton, zazpi ibilgailuk elkar jo dute eta bi kilometroko auto-ilarak izan dira.

A-15ean, Elduainen, furgoneta bat irauli da eta gidaria ospitalera eraman behar izan dute.

Azkenik, Arrigorriagan, AP-68an, bi istripu izan dira puntu berean. Bi auto errepidetik atera dira, Ertzaintzak jakitera eman duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak Trafikoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gipuzkoako trafiko telefonoa Trafikoko web-kamerak Bilbon Ekaitzak