Gizartea -
Elkartasuna
2.000 tona elikagai baino gehiago bildu nahi dituzte elikagai bankuek
Esnea, prestatutako lekaleak eta arrain-kontserbak eskatu dituzte elikagai bankuek bigarren urtez egingo duten bilketa handian.
Erredakzioa
Espainiako eta Frantziako elikagai bankuek janaria biltzeko kanpaina egingo dute gaur eta bihar. Euskal Herrian 2.000 tona elikagai baino gehiago biltzea espero dute.
Esnea, prestatutako lekaleak eta arrain-kontserbak eskatu dituzte elikagai bankuek. Bigarren urtez egingo dute bilketa handi hau ekimenarekin bat egin duten ehunka saltokietan. Boluntarioak arduratuko dira janaria jaso eta sailkatzeaz.
Aurten, bereziki aurrez sukaldatutako jatekoak eramateko eskatu dute. Izan ere, jaki eske doazen askok ezin dute ondoren hura prestatzeko gasturik egin. Bi mila tona elikagai baino gehiago bildu nahi dituzte gaur eta bihar Euskal Herrian.
Guztira, bederatzi mila boluntario ariko dira lanean janaria biltzeko tokietan. Hego Euskal Herrian supermerkatuetan eta saltoki handietan utzi ahal izango dira elikagaiak. Ipar Euskal Herrian eskolatara ere eraman ahal izango dira jakiak.
Elikagaien bankuek 112.000 laguni ematen die jaten gaur egun Euskal Herrian.