Gizartea -

Lapurreta Galizian

Lapur bat eta polizia bat hil dira Vigon, tiroketa batean

Beste agente bat, 41 urteko gizon bat, larri ospitalera eraman behar izan dute, bala zauriak baititu. Lapurreta 14:30ean hasi da, banketxe batean, Poliziak inguratuta du eremua.

Lapurreta Vigoko banketxe batean egin dute. EFE
Lapurreta Vigoko banketxe batean egin dute. EFE
Lapur bat eta polizia bat hil dira Vigon, tiroketa batean

1:28

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapur bat eta polizia bat hil dira ostiral honetan Vigon (Galizia), banketxe batean izandako tiroketa batean. Beste agente bat larri zauritu da.

Lapurreta 14:15ean izan da. Hildako polizietako bat, 36 urteko emakume bat, lekuan bertan artatzen eta suspertzen saiatu dira, eta ebakuntza-gelan hil da. Beste agente bat, 41 urteko gizon bat, larri ospitalera eraman behar izan dute, bala zauriak baititu.

Lapurretan lapur bat (ez dago argi zenbat ziren) ere hil da. Banketxeko zuzendariordea, 36 urteko emakume bat, bahituta zuen, eta, ondorioz, Poliziak negoziatzaile bat igorri zuen, baina azkenean ez zuten negoziatu, lapurra tiroka hasi zelako.

Lekuko batek 10-12 tiro entzun ditu, eta lapurrak eta poliziek tiroketa hiru metrora egin dutela azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak