Gizartea -
Ezbeharra
Hanka moztu behar izan diote, Madrilgo metroak harrapatu ondoren
Ezbeharra Valdecarros geltokian jazo da, Vallecasen, gaztea trenbidera erori ostean. Oso larri eraman dute ospitalera.
Erredakzioa
18 urteko gizonezko bati ezkerreko hanka moztu behar izan diote, Madrilgo Metroko tren batek harrapatu ondoren.
Ezbeharra Valdecarros geltokian jazo da, Vallecasen, gaztea trenbidera erori ondoren. Polizia Nazionalak eta Madrilgo Metroak ikerketa egingo dute gertatutakoa argitzeko.
Metroko langileek atera dute mutila trenbidetik, eta, ospitalera eraman aurretik, metroko geltokian bertan hartu du Madrilgo Udaleko Erreskate eta Larrialdietarako Zerbitzuak (SAMUR).
Gazteari hanka moztu behar izan diote, eta ospitalera eraman dute, oso larri. Ospitaletik zabaldutakoaren arabera, ebakuntza egin behar izan diote.