Gizartea -

Erasoak

Ibaiondo adingabeen zentroko langileen segurtasuna indartu dute

70 langile inguruk protesta egin dute gaur zentroaren atarian, joan den abuztutik hona zortzi langilek jasandako erasoen aurrean segurtasun-neurri handiagoak eskatzeko.

Ibaiondo adingabeen zentroko langileek egindako protesta. Argazkia: EFE
Ibaiondo Zumarraga EFE
Ibaiondo adingabeen zentroko langileek egindako protesta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak segurtasun-neurri gehiago jarri ditu Zumarragako Ibaiondo adingabeen zentroko langileak babesteko. Zentro horretako 70 langile inguruk protesta egin dute gaur zentroaren atarian, joan den abuztutik hona zortzi langilek jasandako erasoen aurrean segurtasun-neurri handiagoak eskatzeko.

Eusko Jaurlaritzak komunikabideei igorri dien prentsa oharrean zehazten duenez, zentro horretako zuzendaritzarekin lanean ari da langileek beren lana segurtasun-berme guztiekin gauzatu ahal izateko neurri guztiak abian jartzeko.

Azkenik, Eusko Jaurlaritzak bere babesa eskaini nahi die adingabeen zentroko langileei.

Protesta

Ibaiondoko enpresa komiteak salatu dutenez, “Eusko Jaurlaritzako Gazte Justizia Zerbitzuak uko egin dio jarrera oldarkorra agertu duten gazteak beste espetxe edo zentro batzuetara eramateari”.

70 langile inguruk bilkura egin dute gaur goizean adingabeen zentroaren atarian. Abuztutik hona zortzi langilek jasan dituzten erasoen aurrean segurtasun-neurri handiagoak eskatu dizkiote Justizia Sailari.

Ordu erdi iraun du protestak. Langileak “Segurtasunik ezean. Irtenbideak orain”  leloa zuen pankartaren atzean bildu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak