Gizartea -
Militarrez jantzita
Egoera kritikoan, Bartzelonako Zooko lehoien eremura salto duen gizona
Lehoiek gizonari eraso diote, eta ospitalera eraman behar izan dute, egoera larrian. Gertaera izan den lekua hesitu dute, 50 metro itzulingurura.
Erredakzioa
Bartzelonako Zooko lehoien eremuan salto egin duen gizona egoera kritikoan ospitaleratu dute Vall d’Hebron erietxean.
Ospitaletik jakinarazi duenez, 45 urteko gizona hilzorian heldu da Ospitaleko larrialdietara, eta datozen orduotan medikuen azterketa, eta lehoien erasoaren ondorioak, ezagutaraztea espero da.
Lehoiek gizonari (militarrez jantzita zegoen) eraso diote eta zerbitzurako tunel bateraino eraman dute arrastaka, Udaletik Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Larrialdi zerbitzuek 12:12an jaso dute abisua. Zooko langileek eta larrialdi zerbitzuetako kideek atera, eta Vall d’Hebron Ospitalera eraman dute.
Erreskate lanetan Bartzelonako Suhiltzaileen hiru dotaziok, Udaltzaingoko eta Esquadra Mossoetako hainbat agentek eta Larrialdi Medikuen Sistemako zenbait lagunek parte hartu dute.
Lekukoen arabera, biktima gizonezkoa da, argala eta beltzarana.
Gertaera izan den lekua hesitu dute, 50 metro itzulingurura.